Zinemaren jaiotza ospatuko dute Iruñean
Abenduaren 28an 125 urte beteko dira Louis eta Auguste Lumière anaiek beren zinematografoaren lehen erakustaldi publikoa egin zutenetik, eta Civivox sareak zinemarekin lotutako emanaldi eta ekintza sorta antolatu du azaroaren 16tik 28ra Iruñean. Saio gehienak doakoak izango dira, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.