Zinemaren jaia bueltan da Euskal Herrian
Hego Euskal Herrian ekainaren 2tik 5era ospatuko dute ekimena. Iparraldean, aldiz, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean egingo dute.
Hego Euskal Herrian ekainaren 2tik 5era ospatuko dute ekimena. Iparraldean, aldiz, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean egingo dute.
Azaroaren 4tik 7ra, ikus-entzuleek 3,50 euro ordainduta ikusi ahalko dituzte pelikulak. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema-areto nagusietan dagoeneko salgai jarri dituzte sarrerak.
Zinemaren Jaia delakoaren edizio berri bat egingo dute Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema-areto nagusietan, maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an. Lau egun horietan, ikusleek sarrerak 3,50 euroan ordainduta ikusi ahalko dituzte pelikulak.
Ezinbestean musukoa erabili beharraren dekretua bertan behera utzi berritan, Hego Euskal Herriko zinemazaleek aurrenekoz goza dezakete, 2019az geroztik, Zinemaren Jaiaz. Maiatzaren 3an, 4an eta 5ean, filmak ikusteko sarrerek prezio murriztuak izango dituzte. Euskarazko edota euskarara ekarritako lanik ez da ikusgai izango.
Pandemiaren bilakaerak ekimenaren behin-behineko etena eragin ostean, Zinemaren Jaia deituriko deskontu-aldiaren edizio berri bat egingo dute EAEko zein Nafarroako zinema-aretoetan. Sarrerak 3,50 euroan eskuratu ahalko dira maiatzaren 3an, 4an eta 5ean.
Hamazazpigarrenez Zinemaren Jaia ospatuko da datozen egunetan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zinemetan. 2, 90 €-ko prezioan salduko dizkiete sarrerak ekimenaren webgunearen bitartez akreditatzen diren ikusleei.
Maiatzaren 11n, 12an, 13an eta baita 14an ere filmak 2,9 euroren truke ikusi ahal izango dira Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko da Zinemaren Festa atarian, eta sarrerak zinemetako leihatiletan, kutxazainetan zein online erosi behar dira.
Zinemaren jaian parte hartzen duten aretoetako edozein film ikusi ahal izango da 2,90 eurotan, ‘Las brujas de Zugarramurdi’ barne. Jendea zinema aretoetara joan dadin sortutako ekimen honek sarrera txartelen prezioa jaistea ekarriko du hiru egunez. Horretarako izena eman beharra dago helburu horretarako sortutako webgunean. Izena aldez aurretik eman behar da eta horretarako epea aste honetan bukatuko da. Ekimen honen atzean Fapae, ICAA, Fedecine