Zinemaren Euskal Proiektuak
Gure herri txiki bezain handi honetan, asko dira zinema ardatz duten proiektuak. Horiek ezagutu asmoz, atal homonimoa zabalduko dugu atarian. Eta lehen gonbidatuak, hain zuzen, 20 urte bete berri dituen Tinko Euskara Elkartea eta beronen Euskara Zine Aretoetara ekimena izango dira. Ibilbidea hasi besterik ez dugu egin!