EJk 354.000 € bideratuko ditu kultur-sormena bultzatzeko
Eusko Jaurlaritzak 354.000 euro bideratuko ditu kultur-sormena bultzatzeko atondutako deialdira. Sei modalitateko sorkuntza lanak babestuko ditu honela, Zinemarako gidoiak tartean.
Eusko Jaurlaritzak 354.000 euro bideratuko ditu kultur-sormena bultzatzeko atondutako deialdira. Sei modalitateko sorkuntza lanak babestuko ditu honela, Zinemarako gidoiak tartean.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antzerkirako testuak, zinemarako gidoiak, musika konposaketak eta sormen-prozesuak garatzeko 2016ko diru-laguntza deialdiaren ebazpena kaleratu du.
Eusko Jaurlaritzaren kultur sormena bultzatzeko laguntzei dagokienean, zinemarako gidoientzako 2016ko deialdia zabaldu zuten atzo, uztailak 21. Proposamenak helarazteko epea irailaren 9ra arte egongo da zabalik. Orotara 141.400 euro banatuko dituzte 11 laguntzatan.