Zinemaldiko kritika: ‘DRUK / ANOTHER ROUND’
Zuzendaria: Thomas Vinterberg Urtea: 2020 Herrialdea: Danimarka/ Suedia/ Herbehereak Saila: SAIL OFIZIALA -What a life!- Ikertzaile batek omen dionez, gorputzean alkohol kopuru txiki baten faltarekin jaio da gizakia. Defizit hori betez gero, horditasun puntuak bizitzako eremu ezberdinetan hobe egiten lagunduko gintuzke. Bigarren kopa hustu eta hirugarrena eskatu bitartean, nork ez du bere burua prest sentitu beheak eta goiak irensteko? Teoria haien haragitan frogatzea erabakitzen dute