Akordioa sinatu du Donostia Zinemaldiak Petronor eta Teknaliarekin

Zinemaren eta IKTetako berrikuntzaren arteko topagune izango den jardunaldi berri baten sorrera iragarri dute Donostia Zinemaldiak, Petronorrek eta Tecnaliak, sinatu berri duten hitzarmenaren aurkezpen agerraldian. Zinemaldia&Tecnology izena hartuko du, eta irailaren 23an egingo dute Tabakalerako patioan.