Trantsizio garaiko Zinemaldiari buruzko erakusketa aurkeztu dute
Donostia Zinemaldiak, Kutxa Fundazioak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) Zinemaldia trantsizioan: Donostia Zinemaldia aldaketaren urteetan (1976-1985) erakusketa inauguratu berri dute. Tabakalera zentroko laugarren solairuan dago kokatua, Kutxa Kultur Plazan, eta 2022ko otsailaren 20ra arte egongo da ikusgai.