Mihisetik pantaila handira jauzi

Datorren ostiralean, martxoaren 22an, estreinatuko da Oier Aranzabal zarauztarraren Margolaria ‘opera prima’. Filmaren estreinaldi komertziala izango da, baina hori baino lehenago, aurrestreinaldi emanaldi bat egingo dute gaur, 19:30ean, Bilboko BBK Salan.

Egilea |2019-03-12T15:34:34+02:00martxoa 12, 2019|

‘Handia’, ‘Converso’ eta ‘Bi Txirula’ saritu dituzte Bartzelonan

Ekitaldiko film onenei aintzatespena eginez itxi zituen bart bere ateak Bartzelonako Euskal Etxeak euskal zinemari eskainitako jaialdiak. Handia, Converso eta Bi Txirula lanak saritu dituzte, hurrenez hurren, fikzio, dokumental eta euskarazko film onenaren Urrezko Txapelarekin. Hamar egunetan zehar, 2017ak eman dituen film nagusiak izan dira ikusgai zinemaldian. 1979an sortu zutenetik, euskal kultura Katalunian ezagutarazi eta hedatzeko ardura izan du Bartzelonako Euskal Etxeak. Egitarauan jasotzen dituen ekintza

Egilea |2019-05-17T12:33:32+02:00otsaila 19, 2018|

Zinemaldia.cat jaialdian lehiatuko diren bederatzi filmen berri eman dute

Bartzelonako Euskal Etxeak euskal zinemari eskainitako Zinemaldia.cat jaialdiaren 13. ekitaldia antolatuko du otsailaren 8tik 18ra. Catalunya Film Festivalaren baitan, sail ofizialeko bederatzi filmak Cinemes Girona aretoan proiektatuko dituzte. Jaialdia iragartzeko, Eneko Sagardoy aktorea protagonista duen bideoa prestatu du Mirokutana ekoizpen etxeak.

Egilea |2018-01-29T11:47:25+02:00urtarrila 25, 2018|

Bihartik aurrera hasiko da Euskal Zinemaren Zinemaldia.cat jaialdia Bartzelonan

Bihartik, otsailak 9, otsailaren 25era luzatuko da Zinemaldia.cat, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Kataluniako Euskal Zinema Jaialdia. Aurten hamabigarren edizioa egingo dute, eta euskal zinemagintzaren sektoreko hainbat izen esanguratsu erakarriko ditu Bartzelonara.

Egilea |2017-02-23T15:14:20+02:00otsaila 8, 2017|

2014ko punta-puntako 12 euskal lan eskainiko dituzte ostegunetik aurrera Zinemaldia.Cat-en

Ostegunean abiatuko dute Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia.Cat euskal zinemaren jaialdia, eta hilaren 15era bitarte, fikziozko 6 luze eta 6 dokumental ikusteko aukera izango da. Tartean, iazko Donostia Zinemaldian estreinatutako Negociador (Borja Cobeaga), Lasa eta Zabala (Pablo Malo) eta Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga).

Egilea |2015-02-06T11:06:48+02:00otsaila 3, 2015|
Facebook
Twitter
YouTube
Instagram