Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatuko du Nosferatu zikloak
2022ko zinema eskaintzaren berri eman du Tabakalerak. Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, pantaila publiko partekatuko erakundeek –Donostia Kultura, Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia, Elías Querejeta Zine Eskola eta Tabakalera– programatuko dituzten zikloak jakinarazi ditu. Urte berrirako zinema-bonua abenduaren 22tik aurrera egongo da salgai.