‘Zinemaldia 70’ ikerketaren III. programa aurkeztuko du EQZEk

Donostia Zinemaldiaren historiako lehen hiru hamarkadetan emakumeak irudikatzeko eta ezkutatzeko erabilitako mekanismoak aztertuko dituzte abenduaren 4an, Tabakalerako zinema aretoan. Izan ere, Zinemaldia 70: historia posible guztiak ikerketa-proiektuko hirugarren programa publikoa aurkeztuko dute: Kontatzeko beste modu bat: emakumeen presentziak, absentziak eta irudikapenak Donostia Zinemaldian (1953-1978).

By |2021-11-30T10:33:30+02:0030 azaroa, 2021|

‘Zinemaldia 70’ proiektuaren 2. atala aurkeztuko dute Tabakaleran

Elias Querejeta Zine Eskolak eta Donostia Zinemaldiak, Tabakalerarekin, Euskadiko Filmategiarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, Zinemaldia 70: historia posible guztiak ikerketa-proiektuaren bigarren emaitzak ezagutaraziko dituzte abenduaren 4an, ostirala, herritarrei zuzendutako saioan. Jaialdiak zentsura frankistarekin zuen erlazioa du aztergai proiektuak.

By |2020-11-26T13:28:32+02:0026 azaroa, 2020|

1977ko Zinemaldiari buruzko erakusketa inauguratu dute, Artiumen

Donostia Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eta Artium Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoak ‘Zinemaldiak 24 edizio izan ditu: ez dugu gogoko’ erakusketa inauguratu berri dute. Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizioan ardaztuko da, alegia, zinema-jaialdiaren kudeaketa Donostiako hiriari eskualdatu ondoren egin zen lehendabizikoan. Erakusketarekin batera, Carlos Rodríguez Sanzen eta Manuel Coronadoren Expediente lana aurkeztu dute antolatzaileek, edizio hartan Donostia Zinemaldian film labur onenaren Urrezko Maskorra

By |2023-02-01T17:08:31+02:009 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiak herritarren esku jarriko du artxibo dokumentala

Donostia Zinemaldiak lehen aldiz zabalduko die bere artxibo dokumentala herritarrei, Tabakaleran abenduaren 7an antolatutako jardunaldi irekian. Zinemaldia 70. Historia posible guztiak proiektuaren lehen ikerketen emaitzak aurkeztuko dituzte bertan, Zinemaldiak  berak, Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan sustatutako ekimena.

By |2019-11-27T13:00:23+02:0027 azaroa, 2019|
Go to Top