Gaur abiatuko dute FANT jaialdiaren 27. edizioa

Igor Legarretaren Ilargi guztiak proposamenak zabalduko du gaur, maiatzak 7, Bilboko FANT Zinemaldi Fantastikoaren edizio berria 18:30ean Campos Antzokian egingo duten inaugurazio ekitaldian. Sail Ofiziala, Dokufant, Fant Laburrean (Euskal Filmen azpiatalarekin), Fant Familian, Fant Maisuak, La Aventura, Ikuspegi Fantastikoa (film laburren azpiatalarekin) eta lehiaketatik kanpoko filmen sailez gain, hainbat emanaldi berezi ere egingo dituzte; 70etik gora proposamen bistaratuko dituzte, orotara.

By |2021-05-07T11:03:25+02:007 maiatza, 2021|

Martxoaren 10ean abiatuko dute PREFANT zikloa

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 27. edizioa ohiko datetan egingo dute, maiatz erdialdean, eta aste honetan ekingo diote jaialdiari lotutako emanaldi berezien eta estreinaldien PREFANT zikloari. Natalie Erika James gidoilari, zuzendari eta ekoizlearen Relic opera primaren aurrestreinaldiak zabalduko du egitaraua datorren asteazkenean, martxoak 10.

By |2021-04-26T12:47:27+02:008 martxoa, 2021|
Go to Top