Gaur hasiko da Bilbon Zinemakumeak zikloaren 20. edizioa
Emakumeek zuzendutako filmak sustatu eta zabaltzeko helburuarekin abiatu zuen Simone de Beauvoir Talde Feministak orain 20 urte Zinemakumeak zikloa, eta egunotan kaleratutako hainbat ikerketak aditzera eman dutenez, oraindik ere lanean jarraitzea ezinbestekoa da alor honetan (ere) berdintasunera heldu nahi badugu. Gaur bertan, Bilboko BBK Aretoan, Lina Wertmüllerren Pasqualino Sete Bellezes (1975) filmarekin zabalduko dute zikloa.