Zinema euskaraz kontsumitzeko bermerik ez, Euskal Herrian
2024an zinema areto komertzialetara iritsi diren lanen azterketa egin dute Pantailak Euskaraz ekimenak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Zinemak Euskaraz mugimenduak: 197.000 emanaldietatik %1 baino gutxiago izan zen euskaraz; Euskal Herrian ekoiztutako 15 filmetatik 3 soilik izan ziren euskara hutsean.