Euskal Zinemak ordezkaritza bikoitza izango du Cannesen
Maiatzean ospatuko da Cannesko Nazioarteko Zinema Jaialdia. Hilaren 8tik 19ra frantziar kostaldeko hirira begira izango dira zinemagintzaren eragile eta aktore nagusiak, eta mundu mailako erakuslehioa izango dute bertatik pasako diren film eta proiektuak. Euskal Zinemagintza ere bertan izango da, Another day of life eta Carmen y Lola ikus-entzunezkoen eskutik.