Dennis Lim eta Rita Azevedo, EQZEren ‘Zinemagileak egoitzan’ programan

Dennis Lim, New York Film Festival jaialdiko zuzendari artistiko eta zinemagileak, zein Rita Azevedo zinemagileak parte hartuko dute Elías Querejeta Zine Eskolaren Zinemagileak egoitzan programan. Zinemagileei beren proiektuetan laguntzeaz gain, ikasleekin elkartruke praktiko eta teorikorako gune ba sortzea da egitasmoaren helburua.

By |2023-11-06T11:16:47+02:006 azaroa, 2023|

Pedro Costak egonaldia egingo du Elias Querejeta Zine Eskolan

Zinemagileak egoitzan programaren baitan, errealizadore portugaldarrak bere lan metodologia partekatuko du zine eskolako Sorkuntza adarreko ikasleekin, eskolako baliabideekin proiektu zinematografiko bat garatu bitartean. Ekainaren 8an, haren opera prima -O sangue (1989)- programatuko du Tabakalerak; hilaren 3an, aldiz, Huillet – Straub bikote sortzaileari omenaldia eskainiko dio. Bi saioak 19:00etan izango dira.

By |2023-05-24T09:46:51+02:0024 maiatza, 2023|

Lau astez izango da EQZEn egoiliar Radu Jude zuzendari errumaniarra

Radu Jude zinemagile errumaniarrak lau asteko egonaldia egingo du Elías Querejeta Zine Eskolan, Zinemagileak egoitzan programaren baitan. Helburua aukeratutako errealizadoreen sormen prozesuari ematen zaion bultzada konbinatzea da, ikasleen eta kasuan kasuko zinemagilearen artean elkarrekiko ikaskuntzarako, belaunaldien arteko transmisiorako eta ikerketa eta bilaketa zinematografikorako espazio bat sortzeko.

By |2022-01-28T16:30:57+02:0028 urtarrila, 2022|
Go to Top