Zinema Txikien Nazioarteko 8. Kongresua Euskal Herrian egingo dute irailean
Ikusgarritasun mugatua duten zinemagintza txikien inguruko interesa sustatzeko eta horien inguruan lan egiten duten ikerlariak biltzeko asmoz sortu zuten 2010ean Zinema Txikien Nazioarteko Kongresua. Zortzigarren edizioa Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak antolatuko du, eta Aniztasun Glokala: Hizkuntza, Kultura, Identitatea izenburua izango du. Irailaren 20tik 22ra egingo dute Bilbon eta Donostian.