Zukugailuak bi zinema ikastaldi eskainiko ditu egunotan
Euskal zinema eta ikus-entzunezko sormena sustatzea helburu duen Zukugailua elkarteak 18 eta 25 urte arteko gazteei zuzendutako bi doako tailer eskainiko ditu egunotan. Lehena aste honetan gauzatu dute, asteartetik ostiralera, eta bigarrena datorrenean izango da, abuztuaren 2tik 5era. Izen-ematea haien webgunearen bidez egin behar da.