‘Zinema leku segurua da’ lelopean, #YoVoyAlCine kanpainarekin bat egin du ICAAk
Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak ere bat egin du Zinema Banatzaileen Federazioak -FEDICINE- exhibidoreekin batera sustatutako #YoVoyAlCine kanpainarekin. Alarma Egoera amaitu ostean, zinema-aretoen berraktibatzea da egitasmoaren helburua, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAAk) bultzatutako ‘Zinema leku segurua da’ kanpaina paraleloarekin babestuko du.