‘AFTERSUN’: Iraganaren aztarna argitsua
Zuzendaria: Charlotte Wells Urtea: 2022 Herrialdea: Erresuma Batua -Iraganaren aztarna argitsua- Urte bukaera honetan zinem aretoak (ia) erabat hartu dituen Avatar: The way of water-ek perfekzio teknikoaren aldarria egiten du, milioika pixeletako bakoitza bere tokian dagoenaren baieztapena, gure zentzuak erabateko estasira eramanez. Bada, nolabaiteko kontrapuntu estetiko eta morala balitz bezala, Charlotte Wellsen Aftersun itxura (eta soilik itxura) traketseko irudiz abiaraziko da, etxeko kamera batek