‘Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna’ zikloaren hirugarren edizioa hasiko dute gaur
Zineak filosofiarekin duen harremana aztertzeko aukera eskaintzen du urtero Donostiako San Telmo Museoan antolatzen duten Zinema-ideiak eta Zinema ideiaduna zikloak; gaur, irailak 13, hasi eta ostegunera bitarte, hain zuzen, zikloaren hirugarren edizioa egingo dute. Sarrera librea da, lekuak bete arte.