Portugaleteko XVI. Zinema Express Jaialdian izena emateko epea zabalik da
Dale Al Play Elkarteak antolatua, urriaren 5ean egingo dute 2024ko edizioa. Parte-hartzaileak taldeka antolatu beharko dira, eta irailaren 16a baino lehen gauzatu beharko dute izen-ematea. Lanak euskaraz edota gaztelaniaz errodatuta egon behar dira.