Imanol Lasa: “Gazteei eduki interesgarri eta erakargarriak ematen badizkiegu, euskaraz, jarraitu egiten dituzte”
Etorkizuna eraikiz egitasmoa indartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak ikasturte berriari begira, topaketa, solasaldi eta eztabaida gune ezberdinak bilduko dituen prozesu parte-hartzaile bat martxan jarriz. Gipuzkoa lurralde txikia, baina aldi berean, gaitasun eta mugimendu handikoa da. Hazkundeari lotutako aldaketa ugari jazo ditu azken urteetan, eta etorkizuna eraikitzeko beharrezkotzat jo dute egungo errealitatetik abiatuko den irakurketa bat sustatzea. Ekonomiaren, zahartzearen, euskararen, gastronomiaren, gobernantzaren, hezkuntzaren, klima aldaketaren eta