‘Inprimatutako zinema’ lantegia eskainiko dute Tabakaleran

Zinema eta teknologia uztartuko dituen lantegi esperimentala hartuko du Tabakalerak maiatzaren 24an eta 25ean. Inprimatutako zinema izenpean, software aske, fabrikazio digital eta ehungintzako zenbait estanpazio tresna eta tekniketara hurbiltzeko aukera egongo da, eta Efraín Bedoya Schwartz aditua gonbidatuko dute.

By |2022-05-18T09:22:06+02:0018 maiatza, 2022|

‘Zinema eta Teknologia’ programaren II. edizioa asteburuan abiatuko dute

Tabakalerak, Elias Querejeta Zine Eskolaren laguntzarekin, Zinema eta Teknologia saio sortaren bigarren ekitaldia antolatu du asteburuan, martxoak 20, hasi eta ekainaren 12ra arte. Lantegi intentsiboko programa izango da, eta horietako bakoitzean parte hartzeko, modu independentean eman beharko da izena. Zinemaren inguruan lan egiten duten hainbat arlotako kolektiboak, Hirikilabseko Zinema eta Teknologia lantandeko partaideak, sortzaileak eta erabiltzaileak elkartzeko asmoa du ekimenak.

By |2021-03-23T14:29:47+02:0018 martxoa, 2021|
Go to Top