Zinemari eta oroimen historikoari buruzko jardunaldia egingo dute abenduaren 9an Bilbon

Baleuko ekoizpen-etxeak 'Zinema eta Oroimena. Historia zinemaren begiradatik ikusita' izeneko jardunaldia antolatuko du datorren asteazkenean, abenduak 9, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta sarrera doakoa izango da. Gonbidatuen artean izango dira Helena Taberna eta Mikel Rueda zinegileak eta Josu Chueca eta Iñaki Goiogana historialariak. Oroimenaren Eguna (azaroak 10) eta Zinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdia (azaroaren 13tik 20ra) orain gutxi igaro direla aprobetxatuz, Baleuko ekoizpen