Bartzelonako ESCAC eskolan ikasteko bekak eskatzeko epea zabaldu dute

ESCAC Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolan lau urteko Zinema eta Ikus-entzunezko Bitartekoak gradua ikasteko beketan izena emateko epea zabaldu dute. Hilaren 16ra arte, beka osoak galdatu ahal izango dira.