Zinema eta destistak uztartzen dituen ziklo berezia, Nafarroako Filmotekan
Zinemaren historian odontologiarekin ala hortzetako osasunarekin lotura duten film ugari egin dira, eta Nafarroako Filmotekak ZIDE izeneko jaialdiaren VI. edizioa egingo du otsaileko astearteetan, film horien lagin txiki bat pantailaratzeko. Lehen emanaldian, otsailaren 6an, Akira Kurosawaren I Live in Fear (Crónica de un ser vivo, 1955) emango dute.