‘Azken erromantikoak’ filmarekin lehiatuko da David Perez Sañudo New Directors sailean

72. edizioko ekoizpen espainiarren aurrrerapena argitu du Donostia Zinemaldiak. Zinemagile bilbotarrak bigarrenez parte hartuko du zuzendari berriei eskainitako atalean. Bestetik, Urrezko Maskorraren lehian izango da Pilar Palomeroren Los destellos lana, Eider Rodriguez idazlearen Bihotz handiegia kontakizunean inspiratutakoa; aldiz, Izibeñe Oñederra animaziogile azkoitiarren Etorriko da (Eta zure begiak izango ditu) film laburra Zabaltegi-Tabakaleran erakutsiko dute.

By |2024-07-12T13:33:48+02:0012 uztaila, 2024|
Go to Top