2023ko lehen hiruhilekoko zinema eskaintza, Artium Museoan
Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioa eta Hasieratik. Zinema feministaren historiak zikloa bueltan dira. Gainera, Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, film bana proposatuko dute hilero, eta Z aretoan Irati Gorostidik eta Mirari Echevarrik ondutako San Simón 62 film laburra egongo da ikusgai.