Zinema Eraikitzen sailean parte hartzeari utziko dio Zinemaldiak
Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino Rencontres de Toulousek Zinema Eraikitzen saila elkarrekin antolatzeari utzi egingo diotela jakinarazi dute. Latinoamerikako zinema sustatzen laguntzeko lankide berrien bila ari da jaialdi donostiarra, eta datozen asteetan emango ditu xehetasunak. Albistearen berri ekimenaren 37. edizioaren palmaresa ezagutu eta biharamunean eman dute.