‘Uda olinpikoa’ zikloa, ostiralero, Tabakaleran

Kirola eta zinema uztartzeko asmoz, Donostiako Tabakalerak Uda olinpikoa zikloa antolatu du Ariketak: la segunda respiración programaren barruan. Uztailean hiru film eskaini zituzten eta orain, abuztuan, ariketa fisikoa eta kirola ardatz tematiko dituen beste bost pelikula ikusteko aukera egongo da ostiralero, doan, egoitzan bertan, 22:00etatik aurrera. Hilabeteari hasiera eta bukaera euskal film banak emango diote: Jon Garañoren Perurena eta Olatz Gonzalez Abrisketa eta Jørgen Lethen

By |2018-08-03T10:23:19+02:003 abuztua, 2018|

Zinema emanaldiak egingo dituzte Elantxobeko portuan, ostiralero

Abuztuko asteburuei hasiera berezia emateko asmoz, zinema emanaldiak eskainiko dituzte ostiralero Elantxoben, 21:00etan. Bihartik hasita eta hilaren 31a bitartean, film bana proiektatuko dute herri bizkaitarreko portuan Udalak antolatuta, eta  Bizkaiko Foru  Aldundiaren zein Gernikako Astra Zinema Paradiso elkartearen laguntzarekin.

By |2018-08-02T12:00:20+02:002 abuztua, 2018|

Zinema emanaldiak, Donostiako Cristina Enea parkean

Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren bidez Uda-gau bateko ametsa antzezlana aurkeztu zuten iaz Gipuzkoako hiriburuko Cristina Enea parkean, eta emanaldiek sekulako arrakasta erdietsi zuten. Aurten, bada, ideaia horretatik tiraka, Shakespeareren klasikoaren pantaila handirako lau moldaketa eskainiko dituzte. Atzo, uztailak 4, hasi zituzten emanaldiak, eta ostiralera arte jarraituko dute.

By |2017-07-13T08:29:47+02:005 uztaila, 2017|
Go to Top