European Film Forum jardunaldia irailaren 22an egingo dute
Covid-19aren pandemiak ikus-entzunezko industria europarrean izan ditzakeen eraginak aztertzeko hitzordua barneratuko du aurten Donostia Zinemaldiak. European Film Forum jardunaldiak irailaren 22an (asteartean) egingo dituzte, eta saioak streaming bidez jarraitu ahalko dira Zinemaldiaren webgunean. 15:00etatik 16:45era bitartean izango dira solasaldiak.