‘Artzain soil’ filma ikusgai, Ipar Euskal Herriko zinema aretoetan
Novanima Productions-ek ekoiztu eta Kanaldude Telebistak koproduzitutako proiektuak elikadura, transmisioa eta lurraren jabegoa bezalako gaiak lantzen ditu. Zukugailua elkartearen idazketa tailerrean garatu dute Lucie Francinik eta Sabina Hourcadek beren lehen dokumental luzea.