‘Film mitikoen astea’ zikloarekin berrartuko du SADEk programazioa

Segurtasun neurri zorrotzak betez, zazpigarren arteari omenaldia egingo dion ‘Film mitikoen astea’ zikloarekin zabalduko ditu SADEk Donostiako Principe zinema-aretoaren ateak. Datorren ekainaren 26tik uztailaren 2ra arte, zaleek pantaila handian berreskuratutako klasikoez gozatu ahal izango dute.