Euskarak %1,99ko presentzia izan du 2022an Hego Euskal Herriko areto komertzialetan

2022an Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan euskarak izan duen presentzia neurtu du Pantailak Euskaraz ekimenak, eta emaitza “adierazgarria” dela ohartarazi dute: %1,99. Euskaldunon hizkuntza eskubideen “urraketa sistematikoa” dela eta, neurriak eskatu dituzte eta herritarrak salaketak jartzera dei egin dituzte.