Mel Arranz: “Ez dut uste lan guztiek mezu bat izan behar dutenik”

Mel Arranz gasteiztar gaztearen lehen laburra da Azaletik azalera, Kalakalab laborategiaren babesarekin ekoitzitako animazioa. Kimuak 2021 katalogorako hautatua izan da filma, eta pixkanaka nazioarteko jaialdietan hartuko du parte. Filmaren sortze prozesuaz, izandako kontraesanez eta jasotako babesaz mintzatu zaigu Arranz.

By |2021-08-06T08:43:59+02:006 abuztua, 2021|

Sustrailak sormen laborategian izena emateko epea, zabalik

Kalakalab elkarteak eta Garaion Naturartea elkarteak, Zineleku ekimenaren testuinguruan, Sustraiak izeneko idazketa laborategia antolatu dute. Hiru eguneko egonaldia izango da Garaion (Araba), ekainaren 20tik 22ra, eta parte hartzaileek ikus-entzunezkoen proiektu baten ideia garatu eta idazteko aukera izango dute Harkaitz Cano eta Katixa Agirre idazleen laguntzarekin. Izen-ematea maiatzaren 18an itxiko dute.

By |2021-05-06T12:35:28+02:006 maiatza, 2021|

Gaur bukatuko dute Zineleku programaren hirugarren ekitaldia

Zineleku 2018 programak gaur emango dio bukaera aurtengo egitarauari, eta ospatzeko,  hirugarren edizio honetan parte hartu duten ikasleek egindako film laburrak proiektatuko dituzte. Aurretik, 2013an Javier Polo zuzendariak egindako Europa en 8 bits dokumentala emango dute, 22:00etan, Gasteizko Falerina Lorategian. Ostean, aldiz, amaiera festa bat antolatuko dute.

By |2018-08-02T09:33:00+02:002 abuztua, 2018|

Zinemarekin hezi, zinemarekin hazi

Kasualitatea izan edo ez, zineman ikusi dudan azken filmak eta irakurri berri dudan liburuak badute zerbait berezia. Elkarrengandik oso hurbil daude, nahiz eta bide ezberdinetatik sortutako lanak izan. Lehena, 2017ko Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Le lion est mort ce soir (Nobuhiro Suwa) pelikula da; bigarrena, aldiz, David Gilmour zinema kritikari kanadarraren Cineclub liburu autobiografikoa.

By |2018-07-02T11:09:29+02:002 uztaila, 2018|

2017ko uzta

Iaz estreinatutako ohiturari jarraiki, aurten ere urteko albiste garrantzitsuenen errepasoa egitea erabaki dugu, azken batean, iragan hamabi hilabeteak laburbiltzeko eta oharkabean igaro zaizkigun zenbait gertakari gogora ekartzeko balioko digulako. Beste behin ere, hamarreko zerrenda osatuko dugu, Top 10 delakoa, zer edo zer kanpoan geratuko zaigula jakinda. Has gaitezen!

By |2018-01-08T09:08:56+02:0029 abendua, 2017|
Go to Top