Euskal Herriko Zinekluben I. topaketa ospatuko du Kresala Zineklubak

Elkarte zein eragile desberdinekin elkarlana jorratzearen garrantziaren onuraz jabetuta, harremanak sendotzea xedea izango duen Euskal Herri mailako zinekluben topaketa antolatu du Donostiako Kresala Zineklubak, irailaren 14an. Egun osoko egitaraua atondu dute.