50 urtez legazpiarren ametsen babesleku

Zinemazaleak dira legazpiarrak oso. Eta horren adierazle da Zine Klub Legazpi Elkarteak (ZKLE) 50 urte beteko dituela aurten. Charles Chaplinen The Kid (1921) filmaren bertsio zaharberrituaren emanaldiarekin ekin diote mende erdi luzeko historia omentzeko prestatu dituzten ospakizunei, eta urtea bukatu bitartean beste hainbat jarduera ere prestatuko dituzte.

By |2021-11-04T13:19:37+02:0029 urria, 2021|

‘How to Talk to Girls at Parties’ dokumentala emango du Ozzinema zineklubak  

Errenteriarrek zinemaz gozatzeko hitzordua izango dute gaur Ozzinema zineklubak, zinema aretoen aldeko aldarria egiteko asmoz, ikasturte berrirako atondu duen programazio bereziaren baitan. How to Talk to Girls at Parties (2017) komedia erromantikoa emango dute 19:30ean, Niessen zineman.

By |2020-09-29T09:45:26+02:0029 iraila, 2020|

Online programazioa jarriko du martxan Bilboko Fas zineklubak

Martxoko egitaraua bertan behera utzi behar izan zuten Bilboko Fas zineklubeko kideek, eta apirileko lehen asteak ere emanaldirik eskaini gabe igaro dituzte. Hala ere, aurrerantzean koronabirusaren pandemiak eragindako etenaldiari aurre egiteko prest azaldu dira, eta asteartero streaming bidez egingo dituzte saioak. Zineklubeko bazkideek  posta bidez jasoko dituzte filma ikusi ahal izateko argibideak.

By |2020-04-22T11:29:33+02:0020 apirila, 2020|

Urretxuko Zine Klub Butak 21 bueltan da goi mailako lau filmekin

https://youtu.be/kZfFvsKDuUU Bihar, apirilak 17, hasi eta ekainaren 12ra bitarte, lau film eskainiko dituzte Urretxuko Zine Klub Butak 21 zineklubean, eta ez edonolakoak gainera: uneotan zinemetan ikusgai den Matthew Warchusen Pride, Oscar sarietan hainbat garaikur eskuratu zituen Whiplash (Damien Chazelle), Jian Zhan Ke zinegile txinatarraren Tian zhu ding eta Alejandro Jodorwsky txiletarraren La danza de la realidad. Urretxuko zineklubak XXVII. zikloa abiatuko du bihar homosexualen eskubideen

By |2015-04-21T15:12:00+02:0016 apirila, 2015|
Go to Top