CLARISA NAVAS (Ohorezko Saria – Zinegoak): “Horrelako ilusio bati eusteak bizitzari aurre egiten laguntzen du, zaila bilakatzen ari den uneotan”

Clarisa Navas zuzendari argentinarrak jaso du bart Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 2024ko Ohorezko Saria. BilbaoArten aurkeztuko du gaur, 18:30etik aurrera, Las mil y una pelikula.

By |2024-06-25T15:04:14+02:0025 ekaina, 2024|

Clarisa Navas sarituz abiatuko dute gaur ZINEGOAK jaialdia

Gaur abiatuko dute ZINEGOAK – Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 21. edizioa, Arriaga Antzokiak hartuko duen irekiera ekitaldiarekin. Ospakizunak Nerea Arriola eta Divina Comedia izango ditu gidari, eta Eddi Circa kantautorearen eta Clarisa Navas zuzendari argentinarraren parte-hartzeak ere tartekatuko ditu. Azken honek, gainera, Ohorezko Saria jasoko du ekitaldian.

By |2024-06-24T10:37:16+02:0024 ekaina, 2024|

Zinegoak jaialdiaren mostra bat erakutsiko du Cervantes Institutuak

Urtero egin ohi duen bezala, identitate eta LGTBIQ+ kolektibo guztietako istorioak jasotzen dituzten filmen online programazioa eskainiko du uztailan Espainiar Estatuko Cervantes Institutuak. Jaialdi bilbotarraren hogeigarren urteurreneko ospakizunen harira, Zinegoak jaialditik igarotako film laburrak izango ditu oinarri.

By |2023-06-22T11:59:41+02:0022 ekaina, 2023|

Zinegoak jaialdiaren HEDAPENA, Donostiako Antzoki Zaharrean

Zinegoak jaialdiak, Gehituk, Mugen Gainetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Donostia Kulturak Bilboko Nazioarteko Zinema eta Arte-Eszenikoen mostraren lagin bat aurkeztuko dute ekainaren 21ean eta 22an, hilaren 28ko egunaren harira programaturiko ekintza sortaren baitan. Donostiako Antzoki Zaharrean egingo dituzte saioak, 19:00etatik aurrera.

By |2023-06-15T13:32:43+02:0015 ekaina, 2023|
Go to Top