‘Zinegoak Hedapena’ erakustaldia hartuko du Donostiako Antzoki Zaharrak
Bilboko Zinegoak – Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen 18. Jaialdiko filmen lagin bat izango da ikusgai Donostian, ZINEGOAK HEDAPENA programari esker. Apirilaren 12an, 13an eta 14an egingo dituzte saioak.