Nazioarteko epaimahaien berri eman du Zinegoak jaialdiak
2024ko edizioko Dok, Fik eta Krak ataletan lehiatuko diren film luzeak epaitzeaz arduratuko diren kideak argitu ditu Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak.
2024ko edizioko Dok, Fik eta Krak ataletan lehiatuko diren film luzeak epaitzeaz arduratuko diren kideak argitu ditu Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak.
Ekainaren 24tik uztailaren 1era bitartean gauzatuko dute 21. edizioa, eta sektorean lehen urratsak ematen ari diren horiek zinemaldian murgiltzeko aukera izango dute.
Nazioarteko 30 lanek osatuko dute sail ofiziala eta denek ere euskarazko azpitituluak izango dituzte. Euskal Herrian ekoiztutako proiektuak jasotzen dituen Erroak sail ez lehiakorrean 6 obra erakutsiko dituzte.
ZG Hedapena 2024, Getxoko Romo Kultur Etxean Maiatzaren 24an, Lillah Halla zuzendari brasildarraren Levante (2023) filma proiektatuko du Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, ZG Hedapena egitasmoaren baitan. Getxoko Romo Kultur Etxean egongo da ikusgai, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Atleta gisa bere etorkizuna definituko duen boleibol-txapelketaren bezperan, 17 urteko Sofia haurdun dagoela ohartzen da. Abortatu nahian, legez kanpokoa den herrialde batean, atxilotu
ZG Hedapena 2024, Getxoko Romo Kultur Etxean Maiatzaren 17an, Joris Lachaisek zuzendutako Transfariana (2023) koprodukzio frantziar-kolonbiarra proiektatuko du Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, ZG Hedapena egitasmoaren baitan. Getxoko Romo Kultur Etxean egongo da ikusgai, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin. “Trans” eta “fariana” terminoen nahasketaren ondoriozkoa da Transfariana dokumentalaren izenburua; FARCeko kide diren emakume transak izendatzeko erabiltzen da izen hori. Istorioa La Picota
Hiru egunez (uztailak 3tik 5era), 2023ko zinemaldi bilbotarrean erakutsi dituzten bost film ezagutzeko aukera egongo da FILMIN plataforman. Angeles Cruz zuzendari oaxakarrari eskainitako atzera begirakoa ere bertan aurki daiteke.
Erroak – Euskal Panorama atalean bilduta, sexu eta genero aniztasunaren gaiari heldu dioten azken euskal ekoizpenak egongo dira ikusgai, Bilborock aretoan. Saioa 19:00etan abiatuko dute, eta lanen sortzaileak bertan izango dira.
Begiradak. Emakume zuzendariak saileko hiru film labur pantailaratuko dituzte herriko Ikusgarri aretoan, 19:15ean hasita. Ostean, Sébastien Lifshitzek zuzendutako Casa Susanna (2022) film luzea ikusteko aukera egongo da. Zinemagile frantziarrak, gainera, zuzeneko konexioa egingo du Bilbotik.
Angeles Cruz zuzendari oaxakarrak Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 2023ko Ohorezko Saria jasoko du, gaur, Bilboko Arriaga Antzokian egingo duten irekiera-ekitaldian. Guztira, kulturarekin eta sexu-aniztasunarekin lotutako 50 jarduera proposatuko dituzte uztailaren 3ra bitartean.
16 film luze eta 25 film labur erakutsiko dituzte sail ofizialean. Emanaldi bereziek, atzera begirakoek, jaiek eta kontzertu bereziek osatuko dute jaialdiaren 2023ko egitaraua. Guztira, Kulturarekin eta sexu-aniztasunarekin lotutako 50 jarduera proposatuko dituzte.