Donostia Zinemaldia, 2024ko Hego Euskal Herriko kultura-ekimen nagusia

Espainiako lurraldean garatu diren 2024ko kultura-jarduera onenen artean ageri da, berriz ere, festibal donostiarra; aldiz, azteraka egin dute Iruñeko Punto de Vista jaialdiak eta Bilboko ZINEBIk. 461 profesionalek parte hartu dute Contemporánea Fundazioaren Kulturaren Behatokiak urtero egiten duten azterketan.

By |2025-01-30T11:31:10+02:0030 urtarrila, 2025|

‘The Eggregores’ Theory’ lana nagusi, 66. ZINEBI  jaialdian

Andrea Gatopoulos italiarrak zuzenduriko The Eggregores’ Theory lanak eskuratu du ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 66. edizioko Sari Nagusia film laburren kategorian, eta Celeste Rojas Mugica txiletarraren Una sombra oscilante (An Oscillating Shadow) izan da IFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketaren garaile. Euskal filmei dagokienean, Aitzol Saratxagaren Ehiza lana nagusitu da.

By |2024-11-15T14:02:13+02:0015 azaroa, 2024|

Jose Luis Alcainek 66. Zinebiren bigarren Ohorezko Mikeldi Saria jasoko du gaur

ZINEBI Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak gaur iluntzean emango dio itxiera 66. edizioari, 19:30etatik aurrera Arriaga Antzokian ospatuko den ekitaldian. Epaimahaiek ebatzitako aintzatespenak banatuko dizkiete orduan film labur, film luze eta proiektu sarituei eta, gainera, Jose Luis Alcaine argazki-zuzendariak Ohorezko Mikeldi saria jasoko du.

By |2024-11-15T11:13:52+02:0015 azaroa, 2024|

‘Mikelen heriotza’ pantailaratuko du gaur ZINEBIk, estreinaldiaren 40. urteurrenean

Filma zinema-aretoetan estreinatu eta lau hamarkada geroago, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Imanol Uribe zinemagile bizkaitarraren fikziozko bigarren film luzea berreskuratuko du bere 66. edizioan. Gaur, azaroaren 14an, 19:00etatik aurrera Guggenheim Museoan.

By |2024-11-14T10:45:01+02:0014 azaroa, 2024|

“Euskal ikus-entzunezkoen industriaren oraina eta etorkizuna” jardunaldia hartuko du gaur ZINEBIk

Industriaren garapenari eskainitako Zinebi Networking jardueraren baitan, “Euskal ikus-entzunezkoen industriaren oraina eta etorkizuna” jardunaldia ospatuko du gaur EPE-IBAIA elkarteak. Azkuna Zentroko Bastida aretoan egingo dute, 10:00etatik 13:30era.

By |2024-11-13T12:39:39+02:0013 azaroa, 2024|

(H)emen elkarteak sustatutako ‘Aukera’ ekimenaren bost film programatuko ditu ZINEBIk

ZINEBI –Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, (H)emen Elkarteak sustatutako Aukera ekimena babestuko du aurten ere. Industriari eskainitako programazioak hartuko du proiektu parte-hartzaileen aurkezpen publikoa, eta amaiera ekitaldian, gainerako sarituekin batera, iragarriko dituzte lan saridunak. Gainera, aurreko edizioetako bost film programatuko ditu.

By |2024-11-06T17:40:05+02:006 azaroa, 2024|

Bilboko ZINEBIn eta Xixonen estreinatuko dute ‘Itoiz udako sesioak’ dokumentala

Juan Carlos Perez taldeko buruaren eskutik, Itoiz musika taldearen memoria arakatuko du Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak ondutako Itoiz udako sesioak film dokumentalak.  Estreinaldi bikoitza izango du, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian (ZINEBI) eta Xixongo Nazioarteko Zinemaldian (FICX).

By |2024-10-18T09:55:54+02:0018 urria, 2024|
Go to Top