12 proiektu lehiatuko dira 6. ZINEBI Networking foroan

Euskal ekoizpena (edo koprodukzioa) duten 4 proposamen izango dira EAEko proiektu dokumental onenaren saria eskuratzeko hautagaiak; euskarazkorik ez dago. Aldiz, 8tik irabaz dezakete Espainiako Estatuko ekoizpen onenaren saria.