IRATXE FRESNEDA: “Ematen du, itxuraz, gauzak aldatu egin direla, baina horrek ez du sustraia aldatu. Sustraia estrukturala da”
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Iratxe Fresneda, Ikus-entzunezkoetan doktorea. Aurten, Tetuan bere hirugarren film luzea aurkeztu du Xixongo Zinema Jaialdian, eta Zinebi – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian ere egon da ikusgai. Erregistroaren trilogiari amaiera eman dion ez-fikziozko lana da sortzaile bizkaitarrarena, Irrintziaren oihartzunak (2016) eta Lurralde hotzak (2018) lanen ostean ondutakoa. Filmaren aurkezpena aitzaki, Fresnedarekin aritu ginen iragan azaroan solasean. Luze eta zabal eman zizkigun