Europa Creativa Desk MEDIAren jarduerak, ZINEBI 63ren baitan
Azaroaren 12tik hilaren 19ra bitartean ospatuko dute ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 63. edizioa, eta urtero bezala, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadirekin lankidetzan industria arloko zenbait jarduera jasoko ditu egitarauak: Zinema Dokumentaleko Jaialdien Nazioarteko Topaketa eta ZINEBI Networking. Dokumentalen sorgunea foroa.