Zinema eskaintza berezia jasoko du Algortako Muxikebarri zentroak
Martxoko ostegun eta igandeak zinemari eskainiko dizkiote Getxoko Algorta auzoan, izan ere, San Nikolas plazan dagoen Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroan haur eta helduentzako zineforumak egingo dituzte. Film labur zein luzeak pantailaratu eta industriako profesionalek gidatutako debateak antolatuko ditu Zinebarri zineklubak.