Ikus-entzunezko ikastaroak, Donostia Kulturaren eskaintzan

2022-2023 ikasturterako prestakuntza-eskaintza aurkeztu berri du Donostia Kulturak. Guztira, 498 ikastaro zehaztu dituzte (462 helduentzat eta 36 haur eta gazteentzat), eta hiriko kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango dira. Matrikulazioa irailaren 12an hasiko da, eta hilaren 25era arte egongo da zabalik.