Naia Arantzamendi gazte ondarroarraren ‘SUTAN’ lanak irabazi du ZINEAko I. Film Laburren Gidoi Lehiaketa
ZINEAko I. Film Laburren Gidoi Lehiaketak badu ebazpena. Epaimahaikideek Naia Arantzamendi gazte ondarroarrak aurkeztutako SUTAN lana izendatu dute irabazle. Gidoiaren idazleak 800 euroko ordainsaria jasoko du; horrez gain, lehiaketaren oinarrietan adierazi bezala, gidoiaren filmaketarako finantzaketa zein giza baliabideak bilatzeko aukera eskainiko dio ZINEA hedabideak. Bestalde, epaimahaikideek aipamen berezia egin nahi izan diote Behiak sugeari itxaroten dionean lanari.