Agenda atala txertatu diogu ZINEAri

Azalaren aldaketarekin batera, faltan genuen funtzionalitate berri honen sorrera izan da atariak azken hilabeteetan jaso duen aldaketa nagusia. Idazten ditugun albiste, emanaldi, ziklo, deialdi eta bestelako edukien datak eta epeak ditu oinarri, eta horiek begirada batez (eta albistera jo gabe) kontsultatzeko aukera eskaini die erabiltzaileei, informazio itsasoan galdu ez daitezen. Oraingoz, atariaren goialdean txertatu dugu agendarako sarbidea, banner dinamiko baten bidez ikusgarriago eginaz. Ekitaldiak txertatzen

By |2024-06-27T16:19:43+02:003 ekaina, 2024|

Ederra da bidea, elkarrekin egiten dugunean

Ohartu gabe heldu gara mugara… dio Hertzainak taldearen kanta ezagunak. Eta oharkabean harrapatu gaitu gu ere bai ziklo amaierak: urtebeteko lan finaren ostean, aste honetan eman dio amaiera IKER ZABALA GOIKOLEA kideak gurean betetako kritika aldiari. Urtebetez, astero-astero, zintzo baina zorrotz 💛 Mundua ez, baina ahalako nostalgia uholdea jausi zaigu gainera egunotan. Izan ere,  ederra da bidea, elkarrekin egiten dugunean. Eskertzarik handiena zuri, Iker, gure

By |2023-11-15T13:10:33+02:0030 ekaina, 2023|

Usteak, erdi ustel?

Konturatzerako pasa zaigu gainetik zurrunbiloa. Igaro da astebete eta iritsi gara Zinemadiko bigarren larunbatera. "Akabo lan-orduak, akabo ordena. Ez du gehiago behar nahikoa duenak..." kantatzen zuten Zazpi Eskale taldeko kideek, eta ZINEAn ere hala pentsatzen dugu. Hamar eguneko lan gogorraren ostean, bagoaz deskantsu apur bat hartzera: loa berreskuratu, ganoraz jan eta zain dauzkagun garagardo horiek hartzera. Baina hori baino lehenago, azken puntua jarri nahi diogu

By |2022-09-24T11:50:56+02:0024 iraila, 2022|

10 urteko ibilbidea

UMAP (www.umap.eus) zerrendaren arabera, aste honetan ere Zinea aurreneko lekuan ageri da Euskarazko Kulturaren zerrendan. Horrek asko pozten gaitu, ikusten dugulako, geure txikian, komunitatea sortu dugula eta jarraitzaileek interesa dutela argitaratzen ditugun edukietan. Ez da kasualitatea, gure ibilbidean maiz gaude kokatuta goi-goiko posizioetan, eta balio handia dauka horrek guretzat. Ezagutzen gaituztenek badakite zein diren gure jardunaren ardatzak: zinemaz euskaraz aritzea, batez ere Euskal Herriko zinemaz,

By |2022-08-23T14:00:49+02:0023 abuztua, 2022|

‘Sutan’ film laburra errodatuko du Naia Arantzamendik asteburuan

Naia Arantzamendi (1994) ondarroarrak zuzendutako Sutan film laburraren errodaje lanak burutuko dituzte asteburuan, Andoaingo hainbat txokotan. Proiektuak 1813. urtean Donostian jazotako gertakariak islatuko ditu, ikuspegi, espazio eta egoera zehatz batetik abiatuta. ZINEA hedabideak gauzatutako I. Film Laburren Gidoi Lehiaketa du abiapuntu, eta Maluta* Films ekoiztetxearen babesa du atzetik.

By |2022-02-11T11:19:48+02:0010 otsaila, 2022|
Go to Top