Palm Springs jaialdian izango da ‘Albaitari’ filma

http://vimeo.com/36292093 Estatu Batuetako Kaliforniako Film Laburren Palm Springs Jaialdian pantailaratuko dute Pablo Vijande zuzendariaren Albaitari filma. Darryl Mcdonald erakustaldiko zuzendariaren gonbitea jaso eta gero, filmak bere ordezkaritza izango du jaialdian. Ekainaren 18a eta 24a bitarte egingo da, Palm Springs (Kalifornia) lurraldean, hain zuzen.

By |2013-04-12T17:42:26+02:0012 apirila, 2013|

Narratzaileak

http://youtu.be/cS6MR5vbUr4 Mielanjel Elustondo gidoilari eta zuzendari duen telebistarako formatu honen helburua honako hau da: arrazoi bategatik edo bestegatik esperientzia berezia kontatzeko duen euskal herritar bat hartu eta, elkarrizketagilerik gabe, haren esperientzia zuzenean entzutea da asmoa. Zero zenbakia, honakoa, Che Guevararen kaperaua izan zen Javier Arzuagari eskainita dago.

By |2019-05-17T12:22:22+02:0024 urtarrila, 2013|

‘Menchu Gal, kolorearen indarra’

http://youtu.be/0ngV1lANdnw Menchu Gal Irungo pintorearen omenez, Bilboko EHUko Abantoko aretoan erakusketa antologikoa zabaldu zuten abenduaren 14an. Menchu Gal Fundazioak eskatuta, haren bizitzaren eta lanaren gaineko pieza dokumental bat osatu genuen, bisitariek erakusketan bertan ikus dezaten. Proiektuaren zuzendari eta gidoilari Ainara Mendiola izan da.  

By |2019-05-22T10:08:34+02:008 urtarrila, 2013|
Go to Top