Zinema klasikoa, urtarriletik martxora BilbaoArten
Urtarrilaren 8tik martxoaren 29ra bitarte, Zine klasikoa, gaur egungo zinea izeneko hamabi filmeko zikloa atondu du BilbaoArtek. La main du diable (Maurice Torneur, 1943) frantziarraren eta Peeping Tom (Michel Powell, 1960) britainiarraren arteko aldian aurkeztutako proposamen bereziak izango dira, eta sarrera doakoa izango bada ere, aurrez lekua erreserbatzea beharrezkoa izango da.